BideBerri
Zerbitzuak Niri buruz Kontaktua
ES EU
Idatzi
Naroa Rodríguez
Niri buruz

Naroa Rodríguez

Haur psikologoa · BideBerriren sortzailea

Txikitatik izan nuen argi psikologiara dedikatu nahi nuela. Beti sentitu nuen jakin-mina pertsonak ulertzeko: haien emozioak eta mundua bizitzeko duten modua. Karrera hastean, ordea, imajinatzen nuena baino unibertso askoz zabalagoa aurkitu nuen, eta denbora batez galduta sentitu nintzen nire lekua bilatzen.

Ustekabean, autismoa nire bizitzara iritsi zen karreraren erdira heldu baino lehen: arratsaldeetan AEN zuen bi urteko haur bat zaintzen hasi nintzen. Lan horrek profesionalki hazten lagundu zidan, haren beharrak behar bezala asetzeko eta familiari ahalik eta ondoen laguntzeko prestatuz.

Familia hark inoiz eskertzen jakingo ez dudan zerbait eman zidan: nire bokaziorik handiena. Neurodibertsitatearen munduan murgildu nintzenetik, argi izan nuen nire ilusiorik handiena haur horiei eta familia horiei laguntzea zela, eta eroso, seguru eta lasai sentitzeko toki bat ematea. Hortik jaio zen BideBerri.

Esperientzia eta prestakuntza

Egindako bidea

2024

Psikologiako Gradua

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

2025

Psikologia Orokor Sanitarioko Masterra

UNIE — Neuropsikologiako espezializazioarekin.

2026

Arreta Goiztiarreko eta Haur eta Gazteen Psikologiako Master bikoitza

EDECA. Neurogarapenaren zailtasunen ebaluazio eta esku-hartze goiztiarra.

2021 – 2026

Terapia espezializatuetan prestakuntza

Denver (ESDM) · DIR/Floortime · RDI. ADI-R eta ADOS-2 egiteko gaitua.

Kontsulta

Eroso egoteko pentsatutako gunea

Irailaren 7tik aurrera, Iparralde etorbidea 43an, Irungo erdigunean. Toki lasaia, argitsua eta materiala eskura duena, lanaren zati handi bat lurrean jolasean egiten baita.

Gaztelaniaz eta euskaraz artatzen dut.

Rincón de trabajo de la consulta de BideBerri

Kontsulta, Iparralde etorbidea 43an, Irunen.

Pozik ezagutuko zaituztet

Zure seme-alabaren garapenari buruzko zalantzak badituzu, hitz egin dezagun konpromisorik gabe.

Idatzi WhatsApp bidez
BideBerri

Bide berri. Haur psikologia Irunen.

Lege oharraPribatutasuna
Iparralde etorbidea 43 · Irun 601 55 11 37 Castellano